UEMC REAL VALLADOLID – GUUK GIPUZKOA (20:45)

Gaur goizean Lolo Encinasek Valladoliden aurka jokatuko duten partida aztertu du.

Lolok urteko azken bi asteak aztertu ditu. “Bi partida geratzen zaizkigu, data arraroak dira gainera, entrenatzea pixka bat gehiago kostatzen zaizulako, jokalarien familiak etortzen baitira. Urtezahar gauean airea hartuko dugu, baina Gabonetan lanera etorri behar dugu, asteartean Almansaren aurka jokatuko dugulako”.

Aurrean UEMC Real Valladolid izango du, sailkapeneko bosgarren postuan 8 garaipen eta 4 porrotekin. “Oso talde sendoa da, Paco Garcia entrenatzailearen antzera ondo sendotua. Uste dut ligako bigarren defentsarik onena dela eta ez dute galdu Pisuergan denboraldi honetan”. Lolok topaketaren gakoez hitz egin du. “Biok tonu ona dugu atzean oraintxe bertan. Tiro irekietan dugun asmamenaren araberakoa izango da, bai haiek eta bai guk”.

Azkenik, Mikel Motosen baja berretsi du. “Ez du Valladoliden jokatuko. Ez da larria, ea datorren astean hemen jokatuko dugun Almansako partidarako berreskuratu dezakegun”.