
21 Dec UEMC REAL VALLADOLID – GUUK GIPUZKOA (79-64)
Valladoliden hasten zen partida Guuk Gipuzkoaren 0-8ko partzialarekin. Hasiera ona Lolo Encinasen taldearena, partidaren lehen bost minutuetan 10 puntuko aldea lortzen, 4-14. UEMC Real Valladolidek aldea 5 puntura murrizten zuen, 12-17 (7. min). Kolpe trukea, eta etxekoek gerturatzen ziren, 15-18 (8. min). Guuk Gipuzkoak abantaila berreskuratzen zuen Oroz, Delas eta Jakstasen puntuekin, 18-26 (9. min). Valladoliden hiruko batek laurdena ixten zuen, 21-26.
Bigarren laurdena Anderren saskiraketarekin hasten zen, 21-28 (11. min). Valladolid 3 puntura hurbiltzen zen berriro, 25-28 (13. min). Guuk Gipuzkoak ez zuen abantaila galdu nahi eta Jakstasen saskiratze batekin eta Anderren hiruko batekin berriro 8 puntuko abantaila jartzen zuen markagailuan, 27-35 (15. min). Valladolid 4ra hurbiltzen zen arren, Guuk Gipuzkoak azkar erantzuten zuen 6,75eko marratik Sollazzo eta Jaworskiren saskiraketekin, 34-44 (18. min). Atsedenaldia Guuk Gipuzkoaren abantaila handienarekin iristen zen, 34-46.
Aldageletatik bueltan ziren taldeak eta etxekoen partziala 5-0koa zen, 10 puntu baino gutxiagora hurbiltzeko, 39-46 (21. min). Nurgerrek sartzen zituen Guuk Gipuzkoaren lehen puntuak, 39-48 (23. min). Valladolid berriz ere hurbiltzen zen, 7-0ko partzialarekin bi puntura murrizten aldea, 46-48 (25. min). Valladolid lehen aldiz jartzen zen aurretik eta partziala 17-2koa zen, 51-48 (27. min). Valladolidek abantaila txiki bat zuen markagailuan laurdeneko gainerako minutuetan, 57-51.
Jaworskik hiru puntu sartzen zituen azken laurdenaren hasieran, 57-54 (29. min). Bi puntura zegoen Guuk Gipuzkoa, Anderrek sartutako hiruko bati esker, 59-57 (32. min). Bazirudien Guuk Gipuzkoak markagailuari buelta eman ahal ziola Delasen jaurtiketa libre baten ondoren, baina Valladolidek alde egiten zuen markagailuan, 69-60 (37. min). Valladoliden aldea 15 puntura iristen zen partida, 79-64 bukatzeko.