UNICAJA BANCO OVIEDO – ACUNSA GIPUZKOA BASKET (12:30)

Acunsa Gipuzkoa Basket igande honetan Unicaja Banco Oviedoren aurka jokatuko du Urrezko LEB Ligaren hamargarren jardunaldian.

FIBA compromezuetatik gelditu ondoren, Acunsa Gipuzkoak txapelketara bueltatuko da igande honetan, Oviedon. Gipuzkoako taldeak aste arraro batzuk bizi izan ditu, ezin izan baitu plantillaren % 100 jokalariekin kontatu, ez nazioarteko konpromisoengatik, ez atzerriko jokalarien gai burokratikoengatik. Entrenamenduetan jokalaririk ez izateari Motos-en baja gehitu zitzaion, “zorionez, badirudi partida hau bakarrik galduko dela, orkatila-zaintiratu baten ondorioz”.

Dena ez da albiste txarra Acunsan, Lolok iragarri bezala Xabi Beraza berreskuratzen baitu “berri ona da, lehenik beragatik. Gogo handia zuen, eta aurredenboraldian oso azkar gelditu behar izan zuen. Oso pozik gaude denok. Pixkanaka sar dadila, guretzat oso garrantzitsua baita eta berarekin pazientzia izan dezagun”.

Parean aurkari gogor bat egongo da, Unicaja Banco Oviedo. Lolok aurkaria definitzen zuen, “hasiera bikaina egin duen taldea da. Ezaugarri argi bat du, partidei asko heltzen diete, ez dira inoiz partidatik joaten, ez etxean ez kanpoan. Partida gogorra izatea espero dugu”. Natxo Lezkanokoak laugarren postuan daude, 7 garaipenekin eta 2 porrotekin. Zaletasunak asko estutzen duen pabiloi batean, Lolok gakoen berri ematen zuen, “haiek oso ondo dakite non dauden bere indarrak. Minutu asko jokatzen duten 4 jokalari dituzte. Frey, bikain ari da jokatzen kanpotik. Eta, gero, Kamba, Mc Donnell 4ra eta Oliver Arteaga, mila bataila darama baina oraindik ere erreferentzia da barruan”.