
15 Nov UNICAJA MÁLAGA – ACUNSA GIPUZKOA BASKET (104-69)
Hasiera txarra batek baldintzatzen du Acunsa Gipuzkoa Basket-en partida.
Partida Faggianoren hirukoarekin hasten zen. Unicaja beste batekin erantzuten zuen partida hirura berdintzeko. Lokalek 7 puntuko lehen abantaila lortzen zuten 7-0ko partziala egin ondoren. Abantaila handitzen jarraitzen zuten lokalek hirukoekin. Acunsa Gipuzkoa Basket-en puntuak bi gehi batekin iristen ziren Radoncic-i esker. 6,75etik oso eroso saskiratzen zuten lokalek abantaila markagailuan mantentzeko. Echenique bisitariarentzat saskiratzen zuen. Span-en hiruko batek uzten zuen markagailua 31-18.
Bigarren laurdena Okouoren jaurtiketa libre batekin hasten zen. Span-en hiruko batek markagailuko distantzia 9ra murrizten zuen. Orduan, lokalak 12 puntuko abantaila berreskuratzen zuten. Okouok, bi gehi bat eginda, 8ra hurbiltzen zuen Acunsa GBC. 12 puntuko distantzia berreskuratzen saiatzen ziren extekoak, baina Deek hiruko batekin erantzuten zuen. Oraingoan ere 7ra hurbiltzen zen GBC, Echeniqueren saskiari eta Radonic-en hirukoari esker. Unicajak 5-0 partziala itzultzen zuen, 12 puntuko abantaila berreskuratzeko. Faggiano saskiratzen zuen eta atsedenaldia iristen zen 51-41.
Aldageletatik taldeak itzultzen ziren, eta Unicaja lehena zen saskiratzen. Acunsa Gipuzkoa Basketeko lehen puntuak Echeniqueri esker iristen ziren. Nicolakoek jaurtiketa libreko lerrotik saskiratzen zuten, lokalen abantaila 12ra murrizteko. Unicajaren 8-0 partziala markagailuaren diferentzia 20 puntura jartzen zuen. Partzial hori mozten zuen Faggianok bi gehi batekin, gehigarriak huts egiten zuen, baina Echeniquek errebotea hartu eta beste bi saskiratzen zituen. Okouoren saskiratzea azken segundoan markagailua 73-57 uzten zuen.
Azken laurdenaren hasiera lokalen 11-0 partzialarekin hasten zen. Acunsa GBCko lehen puntuak Tomás-i esker iristen ziren. Lau puntu gehiago idatzi zituen Faggianok distantzia 24ra murrizteko. Unicajak asmatzen jarraitzen zuen 6,75etik, eta abantaila 31 puntura joaten zen. Azken minutuetan Olaizola eta Radoncic-ek saskiratzen zuten eta markagailua 104-69 gelditzen zen.