VALENCIA BASKET CLUB – ACUNSA GIPUZKOA BASKET (101-75)

Faggianoren saskiarekin hasten zen topaketa Fontetan. Acunsa GBC ondo ateratzen zen, 5 puntuko lehen errenta zuen. Balentziaren erantzuna 7 puntura berdintzeko iristen zen berehala. Partida oso parekatuta zegoen hasieran. Partida oso parekatuta zegoen hasieran. Lokalen partziala 10-0koa zen, 6 gora jartzeko. Magarityren hirukoari esker hausten zuen partziala Acunsa GBCk. Gipuzkoa Basket erasoan ez zuen asmatzen eta Valentziak 11 puntuko errenta berreskuratzeko aprobetxatu zuen. Etxekoen beste hiruko batekin laurdenaren amaiera iristen zen, 30-16.

Bigarren laurdena Magarityren berreskuratzearekin eta Echeniqueren saskiarekin hasten zen. Balentziak oso ondo jarraitzen zuen 6,75etik hiru jarraian lortzen. Acunsa GBCrentzat Echenique, Radoncic eta Francisek saskiratzen zuten. Etxekoak eroso jolasten zuten, 26 puntuko abantailarekin, eta 7 hiruko saskiratzen bigarren laurdenan. Deek 6,75etik idazten zuen, eta 63-38 atsedena iristen zen.

Aldageletatik bueltan, Acunsa GBC saskiratzen zuen Echeniqueri esker. Balentziak 30 puntuko abantaila zuen hirugarren laurdenaren hasieran. Dee eta Faggiano hirukotik idazten zuten, baina Balentziak 30eko errentari eusten zion. Acunsa GBCren 8 puntu segidan, 6 Radoncic eta 2 Echeniquerenak 23 jaisten zuten aldea. Balentzia, azken minutuan, 30eko errenta berreskuratzen saiatzen zen eta laurdena amaitzen zen, 84-56.

Azken laurdena Olaizolaren hirukoarekin hasten zen. Balentziaren partziala 7-0koa zen laurdenaren hasieran, eta abantaila 32ra handitzen zuten. Francisek eta Okouok saskiratzen  zuten Acunsa GBCrentzat laurdenan, baina Balentziak abantaila handitzen jarraitzen zuen. Azken minutuetan Olaizola eta Spanek sasiratzen zuten, eta 101-75 partida amaitzen zen.