VALENCIA BASKET CLUB – ACUNSA GIPUZKOA BASKET (18:45)

Aste honetan, erronka berria Acunsa Gipuzkoa Basketentzat, Valencia Basket aurrez aurre izango du, astebetean jokatuko dituen 3 partidetatik lehenbizikoan.

Marcelo Nicolarenak hobetu egin dute partidaren dinamikan, eta entrenatzaileak dioenez, “taldeak aurrera egiteko gogoa du, hobetzen jarraitzeko gogoa, azken partiden ildotik. Asko hobetu behar dugu gure kontzentrazioa”. Talde osoarekin kontatzen du eta “jarreraz, borrokatzeko gogoz, lehiatzeko gogoz eta egunetik egunera hobeak izateko gogoz” ekin diote irteerari.

Marcelo Nicolaren taldeak Valencia Basket irregularrari aurre egingo dio. Jaume Ponsarnau Gipuzkoa Basket teknikari ohiaren zuzendaritzapean, Euroligako talde on bat da, aste honetan irabaztetik datozenak, eta plantilla sakona eta talentu handikoa. Bojan Dubljevic pibota (%45, hirukoetan) eta Louis Labeyrie ala-pibota (16,1 balorazio, 23 minutu eta 58 segundotan)  nabarmentzen dira.