Joan den astean Axular Lizeo Ikastolako ikasleek bisita berezia izan zuten. Mikel Motos, Manex Ansorregi eta Sandi Marcius Gipuzkoa Basketeko jokalariak ikastolara Lehen Hezkuntzako 4., 5. eta 6. mailako ikasleekin batera bazkaltzera joan ziren. Ondoren, taldeka, solasaldi atsegina partekatu zuten eta kirola egiteak eta elikadura osasuntsuak haur eta nerabeen garapenean duten garrantziaz hitz egin zuten.
Primeran pasatzeaz gain, ikasleek eta jokalariek asko ikasi zuten.
Eskerrik asko, Axular Lizeoa, zuen harrerarengatik. Hurrengora arte!
0 iruzkin