WILLIAM MAGARITY “Gu beti joaten gara partidetara lehiatzeko prest eta gogoz, irabazi ahal izateko”.

Gaur goizean, komunikabideek bidalitako galderei erantzun die Will Magarityk. Taldeak bolada txarra izan du azken bi partidak galdu ondoren, Bilbao Basket eta joan den larunbatean Fuenlabradaren aurrean, “gogor ari gara egunero lanean, eta sentitzen dugu, astean zehar egin dugun ahaleginaren ondoren, partida horrela ematea etsigarria dela azkenean. Egoera askotan irabazi ahal izan genuen partida eta gure akatsak, zorte txarra, haiek ondo jokatu zuten eta azkenean irabazi egin zuten”.

Gorabehera handiko denboraldia izaten ari da Marcelo Nicolaren taldearentzat, “denboraldian  zehar horrelako egoera asko bizi izan ditugu, eta uste dut azken partidetan lehiatzeko aukera izan dugula. Eta guretzat garrantzitsuena lehiatzea da, azkenean garaipenak lortzeko modu bakarra baita”.

Datorren igandean Illunbe Valencia Basketek egongo da aurrean, “Valentzia talde bikaina da, oso ondo jokatzen ari dena. Guretzat antzekoa da Tenerifen edo Joventuten jokatzen dugunean bezala, ez ginen gu irabazteko gogokoak, baina joan egin ginen, lehian aritu ginen eta azkenean partida horiek irabazi genituen. Gu beti joaten gara partiduetara irabazteko lehiatzeko gogoz eta jarreraz”.

Arlo pertsonalean, Echeniqueren lesiotik, pibot postuan gehiago jokatzea tokatzen zaio, “Normalean, nire posizioa “5a” zen, baina gehiago “4,5”, jokalari azkarra eta tiratzailea bezala. Baina postu horretan jokatu dut nire karreraren hasieratik”.

0 iruzkin

Iruzkin bat bidali

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Eskatutako datuak markatuta daude