Xabi Oroz (Azkoitia, 1996) Gipuzkoa Basketeko kapitainak, taldea gidatzen jarraituko du.
Azkoitiarrak, lehengo urteko apirilean lesio larria izan ondoren, urtarrilean jokatu zuen berriro, eta taldeko erreferentea izaten jarraituko du kantxetan eta kantxetatik kanpo datozen bi denboraldietan.
Xabi Oroz Gipuzkoa Basketen sinonimoa da eta beste bi urtez izango da. Klubera 14-15 denboraldian iritsi zen Iraurgirekin hitzartuta Gipuzkoa Basketen erreferente izan arte, jokalari Azkoitiarrak 157 partida jokatu ditu Gipuzkoa Basketekin, ACBra bi aldiz igotzea lortu du eta printzesa kopa bat.
0 iruzkin