
10 Mar ZUNDER PALENCIA – GUUK GIPUZKOA (85-74)
Palentzian hasten zen neurketa Guuk Gipuzkoaren abantaila txiki batekin, 1-4 (2. min). Palentziak markagailuari buelta ematen dio, baina Encinasen jokalariak gertu mantentzen ziren, 11-10 (6. min). Palentziak 4 puntuko errenta lortzen zuen, 14-10 (7. min). Guuk Gipuzkoaren puntuak Sollazzo, Ander eta Jaworskiren eskutik iristen ziren, taldea partidan mantentzeko eta laurdena bi puntura bukatzeko, 19-17.
Motosek partida berdintzen zuen bigarren laurdenaren hasieran, 19-19. Palentziak 7-0ko partzialarekin abantaila hartzen zuen markagailuan, 28-21 (15. min). Etxekoen aldea 10 puntura iritsi zen, 31-21 (16. min). Delasek etxeko partziala hausten zuen, 21-23. Palentziak 10 puntu baino gehiagoko errenta erosoa zuen, 38-26 (18. min). Sollazzo nagusitzen zen Guuk Gipuzkoaren erasoan, 8 puntu jarraian lortuta, 6 puntura murrizteko aldea, 40-34 (19. min). 5 puntuko abantailarekin iristen ziren bisitariak atsedenaldira, 42-37.
Hirugarren laurdena erritmo biziarekin hasten zen eta Guuk Gipuzkoak pixkanaka markagailuan gero eta gehiago gerturatzea lortzen zuen bere kapitainaren lanari esker, 53-50 (25. min). Etxekoek hiruko jaurtiketen bidez aldea geroz eta handiagoa jartzen zuten, 65-57 (28. min). Delas saskiratzen zuen Guuk Gipuzkoarentzat eta 65-59 amaitzen zen laurdena.
Azken laurdena Palentzia, 7-0eko partzialarekin hasten zuen, 72-59 (33. min). Jaworskiren jaurtiketa libreekin eta Zubizarretaren hirukoari esker etxekoen aldea murriztuen zuten, 72-64 (34. min). Palentziak 10 puntu baino gehiagora alde egiten zuen, eta horiekin Guuk Gipuzkoak markagailua iraultzeko zituen aukerak. Xabi Oroz, partidaren MVPa, lesionatuta erretiratu behar zen, Jaworskirekin ustekabeko kolpe baten ondoren. Garaipena Palentzian geratzen zen, 85-74.