CRÓNICA JORNADA 12 Derrota en la Prórroga y fin de la imbatibilidad en el Angulas Aguinaga Arena

12 LANALDIAREN KRONIKA | Porrota luzapenean eta Angulas Aguinaga Arenan

Guuk Gipuzkoa Basketek galdu du Leyma Coruñaren aurka (84-91). Bisitariak gipuzkoarren aurkari zuzenak ziren, eta porrot honek min egiten du, baina orain jarraitu egin behar da.

Partida ez da ondo hasi etxekoentzat 2-7ko partzialarekin. Are gehiago Alex Barcellori bekainean ebaki bat egin diotenean, kantxatik irten behar izan baitu arreta medikoa jasotzeko. Hala ere, Guuk Gipuzkoa Basketen erreakzio on batek eta laurdeneko bigarren bost minutuetan hirukoan izandako eraginkortasun handi batek gauzak ondo jarri dituzte urdinentzat, lehen laurdenean markagailua 23-20 utziz.

Bigarren laurdena oso ondo hasi da Mikel Odriozolaren mutilentzat. Vrankicen bi hirukok bi taldeen arteko aldea handitu dute eta partida etxekoen alde utzi dute. Hurrengo minutuetan Guuk Gipuzkoa Basket oso gustora zegoen kantxa. Hala ere, Leymak erreakzionatzen jakin du partidan berriro engantxatzeko. Azkenik, 44-39 laurdena bukatzeko.

Bigarren denbora bisitarien hirukoarekin hasi da, euren asmatzeak gora egingo zuela iragarriz. Partida parekatua zen, baina Guuk Gipuzkoa Basketek bazekien galiziarren erasoei eusten. Barcello, bekainean hartutako kolpeaz sendatuta, kantxara itzuli ahal izan da bere pikardiarekin partida iraultzera. Laurdenaren amaieran, 60-55. Oraindik asko geratzen zen.

Azken laurdena ez zen hain lasaia izango. Berdintasuna handia zen eta tentsio handia zegoen bai kantxa barruan bai kanpoan. Laurdenaren erdialdera 71-68ko emaitza. Orozek eta Barcellok jarraian sartutako bi hirukok Guuk Gipuzkoa Basket goian dute. Hala gere, azkenengo minutuan Leymac jakin izan du berdinketaren bidea aurkitu. Luzapenera gindoazen: 76-76.

Luzapena oso estua izan da. Puntuak bata bestearen atzetik zihoazen bi aldeetan. Hala ere, bisitariak eraginkorragoak izan dira. Partidaren amaieran, 84-91.

Hurrengo partida abenduaren 16an, larunbata, izango da, 20: 30ean, Castellon. Taldeak aste osoa izango du prestatzeko. Hurrengo hitzordua Angulas Aguinagan, abenduaren 22an, ostirala, San Pablo Burgosen aurka. Goazen Guuk Gipuzkoa Basket!

0 iruzkin

Iruzkin bat bidali

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Eskatutako datuak markatuta daude