Gaur goizean iaztik aurtengo denboraldian taldean jarraituko duten bost jokalariek hartu dute parte komunikabideen aurrean: Xabi Oroz, Mikel Motos, Mike Carlson, Ander Martínez eta Aitor Zubizarreta. Horiekin batera, taldeko kirol zuzendari den José Luis Zubizarreta “Xubi” agertu da.
“Xubi”-k hitza hartu du lehenik, eta aurreko denboraldiko eta aurten jarraituko ez duten staff-eko kideetaz gogoratu nahi izan du, Final Four-aren lorpenaren partaide izan zirela esanez. Lantaldean jarraituko duten jokalariei buruz esan du: “Iaz lortu zenaren zati garrantzitsua izan ziren; baina, batez ere, aurtengo oinarria izango dira”.
Xabi Oroz, taldeko kapitaina, denboraldi berri honi buruz: “Oso pozik Mikel, Mike, Aitor eta Anderrekin berriro egoteagatik. Orain, jende berriari ahalik eta azkarren egokitzen lagundu behar diogu. Gu ikustera etortzen den jendeak izaera ikusiko du pistan, eta horrek jende gehiago ekartzen lagunduko du”.
Ander Martínez-ek, bestetik “entrenatzen bi aste bakarrik eman arren, sentsazioak onak dira” esan du.
Aitor Zubizarretak azpamarritu du zeinen garrantzitsua den “iaz izan genuen talde dinamika ona, bai kantxaren barruan zein kanpoan errepikatzea”.
Mikel Motos, denboraldiko helburuen inguruan: “Ligaren maila oso parekatua da, oso talde onak daude. Oso zaila da Play Off-ean sartzea eta ez dakit bidezkoa den guri berriz Final Four-ean sartzea eskatzea”.
Mike Carlsonek adierazi nahi izan du oso pozik dagoela berriro “lagunekin” jokatzeagatik. “Taldearen kultura dugu, eta, orain, berriei taldean sartzen lagundu behar diegu”.
Larunbatean, Azkoitian, aurre-denboraldiko lau lagunarteetako lehena izango da Lleidako ligako estreinaldiaren aurretik, urriaren 6an.
0 iruzkin