CRÓNICA

KRONIKA 14. JARDUNALDIA | Angulas Aguinga Arenak liderra garaitu du

Itzela. Garaipen erraldoia lortu dute Mikel Odriozolaren mutilek San Pablo Burgos liderraren aurka. 12 partida jarraian galdu gabeko bolada zapuztu dio Guuk Gipuzkoa Basketek. Azken emaitza 80-78 izan da.

Guuk Gipuzkoa Basket erritmo bizian hasi da, oso abiadura handian. 9-0eko partzialarekin jarri da jokoaren lehen bi minutuetan. Lolo Encinasek hutsartea eskatu behar izan du laurdeneko ekuatorean 18-6ko emaitzarekin. Urdinen hasiera ausarta. Hirukoak bata bestearen atzetik joaten ziren, Orozek bi eta Vrankicek beste bat. Etxekoen nagusitasuna ikaragarria zen. Laurdenaren amaieran, 32-13.

Bigarren laurdena aurrekoa baino erritmo baxuagoarekin hasi da. San Pablo Burgos lehen zatian baino hobeto ari zen eta Mikel Odriozolaren mutilek ez zuten saskirako bidea aurkitzen. Lehen bost minutuetan 4-10ekoa izan da partziala. Partida une batez berotzen ari zen eta harmailak animatu egin du. Azken minutuetan saskiraketak trukatzen joan dira eta bisitarien eraso on batek markagailua 46-37 utzi du.

Bigarren zatiko hasiera oso diskretua izan da puntuazioari dagokionez. Lehen bi minutuak 2-0eko partzialarekin mantendu dira. Hala ere, hirugarren laurdena amaitzeko 5 minutu falta zirenean emaitza 53-44koa zen. Guuk Gipuzkoa Basketek sendo eusten zion nagusitasunari, eta ondo mantentzen ari zen kanpokoengandik zuen aldea. Hala ere, San Pablo Burgos pixkanaka markagailuko aldea murrizten ari zen. Atsedenaldian, emaitza 65-54 zen.

Azken laurdena aurrekoaren bide beretik joan da. Guuk Gipuzkoa Basket sendo batek ez die gauzak batere erraz jarri bisitariei. Azken minutuak oso estuak izan dira San Pablo Burgos markagailuan hurbiltzen ari zenean. Urdinen ahalegin titaniko batek markagailua garaipen erraldoi batean utzi du 80-78.

Hurrengo erronka datorren ostiralean izango da, hilaren 29an, Grupo Alega Cantabriaren aurka 20:30ean Angulas Aguinaga Arenan. Oraingoz, Gipuzkoa Basketek jai zoriontsuak opa dizkizue. Gora Guuk Gipuzkoa Basket!

Enlace estadísticas: https://baloncestoenvivo.feb.es/partido/2341571

Foto: Oscar Araujo

0 iruzkinak

Iruzkin bat bidali

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Eskatutako datuak markatuta daude