19. JARDUNALDIA | Garaipena, markagailua irauli eta izugarrizko giroa

Harrigarria nola taldeak eman dion buelta markagailuari, 17 behera zihoan hirugarren laurdenean eta 84-81 irabazteko gai izan da. Odriozolaren gizonek ahalegin handia egin dute azken 15 minutuetan aurkari zuzen baten aurka irabazteko.

Partida maldan gora hasi da Guuk Gipuzkoa Basketentzat. Lehen lau minutuetan 2-7koa izan zen emaitza bisitarientzat. Hala ere, hurrengo bi minutuetan markagailua irauli dute 7-0eko partzialarekin (9-7). Ez zen partida erraza izango, eta Valladolid oso zehatza izaten ari zen bere erasoetan. Hortaz, emaitza iraultzeko gai izan dira eta markagailua 14-18an utzi dute lehenengo laurdenean.

Bigarren laurdena ez da hobeto hasi, 4-7ko partzialarekin. Hurrengo hiru minutuetan 3-6ko markagailuak bi taldeen arteko aldea handitu baino ez du egin (21-31) eta Mikel Odriozolak hutsartea eskatu behar izan du. Tartea mantendu egin da laurdenetik geratzen zen guztian, azken minutura arte, non markagailua apur bat iraultzeko gai izan den, eta atsedenaldian emaitza 34-41ekoa izan da.

Hirugarren laurdenaren hasiera ahazteko modukoa izan da. Valladolideko taldearentzako 0-10eko partzial batek urdinen markagailua iraultzeko itxaropenak hankaz gora jartzen zituela zirudien (34-51). Guuk Gipuzkoa Basket indarra hartzen eta gutxigatik puntuak lortzen saiatu da, tartea murrizteko. Hala ere, enpresa ez zen batere erraza. Anderren bi hirukok zaleak partidan sartu dituzte, eta bere indar guztiekin animatuz, kausarekin bat egin dute. Jabetzak oso laburrak izaten ari ziren eta bi taldeak 5 faltetara iritsi dira hiru minutu baino gehiago falta zirenean. Azken minutuak taldearen erakustaldia izan dira,aipamen berezia Ander Martinezentzat. 0-10 hasi den laurdena 25-18 bukatu da. 59-59 azken 10 minuturen faltan.

Azken laurdena zirraragarria izango zen. Modu onenean hasi da, 6-0eko partzialarekin. Modu onenean hasi da, 6-0eko partzialarekin. Hala ere, ez zen batere erraza izango errentari eustea. Bisitariek etxekoak estutzen zituzten eta erritmoa frenetikoa zen. Azkenean, 84-81. Garaipen ikaragarria!

Hurrengo erronka datorren ostiralean izango da, Burgosen. Tizonako harmailetan zale gipuzkoarrak egotea espero da. Goazen Guuk Gipuzkoa Basket!

0 iruzkin

Iruzkin bat bidali

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Eskatutako datuak markatuta daude