Ez da posible izan. 75-70 galdu du taldeak San Pablo Burgosen aurka, azken segundoetan oso modu krudelean erabaki den partidan.
Partida aurreikusi bezala hasi da, berdintasun handiarekin bi taldeetan. Lehen lau minutuetan 8-8koa izan zen emaitza. Barcello eta Vrankicen bi saskiraketek aldea jarriko zutela zirudien, baina azkar saskiratzen zuten bueltan etxekoek. Vrankic oso indartsu hasi da partida. Lehen laurdenaren amaieran, 17-18.
Bigarren laurdena Ander Martinezen hiruko batekin hasi da, jokoaren lehen segundoetan, eta Manex Ansorregiren saskiratze batek 17-23 jarri du markagailua. Odriozolaren taldea gustura zegoen kantxan, eta hala erakusten zuen markagailuak: 22- 27 atsedenaldirako 6 minuturen faltan. Hurrengo minutuetan, ordea, San Pablok hartu du partidaren ekimena.
Berrabiarazteak lehen erdiaren erritmo bera jarraitu du. Dominatzaile argirik ez zuen partida parekatua izaten ari zen. Laurdenaren erdialdean emaitza 43-40koa zen. Hurrengo minutuetan puntu truke handia egon da. Hala ere, bi taldeetako bat ere ez da markagailuan ihes egiteko gai izan. Azken 10 minutuen faltan, 53-52.
Azken laurdena etxekoen hiruko batekin hasi zen, eta jarraian Pavel Savkovek erantzun zion. Oso luzea izango zen. Taldeak berdinduta zeuden markagailuan bost minuturen faltan (59-59). Barcelloren hiruko batek eta Orozen saskiratze batek 61-66ko emaitzarekin jarri zuten markagailua. Etxekoen lau puntuk emaitza estutu zuten. San Pablo Burgosen hiruko batek berdinketa jarri zuen minutu baten faltan (70-70). Azkenean, 75-70 gogorra.
Hurrengo partida etxean izango da igande goizean Melillaren aurka. Denboraldi amaiera honetan zuen babesa behar izango dugu. Goazen Guuk Gipuzkoa Basket!
0 iruzkin