KRONIKA 27. JARDUNALDIA | Gorantz goaz

Guuk Gipuzkoa Basketek garaipen garrantzitsua lortu du Melillaren aurka 88-80. Taldeak partida osoan zehar bere alde izan du markagailua baina azken minutuetan estutu da partida.

Partida ondo hasi da etxekoentzat. Vrankicen eta Madsen bi hiruko goiztiarrek abantaila eman zieten urdinei, eroso baitzeuden baloi trantsizioetan. 6 minutu jokatuta, 8 puntuko aldea zegoen (18-10). Xabi Orozek 30 segundotan 5 puntu jarraian lortu zituen eta bi taldeen artean 13 puntuko distantzia jarri zen. Guuk Gipuzkoa Basket asko eta erraz saskiratzen ari zen, lehen laurdenean 30 puntuko muga gaindituz. 32-18 lehen laurdenaren amaieran.

Bigarren laurdena hasi zen lehenengoak bukatzen zuen moduan, saskiratzen. Pavel Savkoven bi hirukok 20 puntuko aldea jartzen zuten markagailuan (40-20). Bisitariek Odriozolaren mutilen deskonexio uneak aprobetxatu zituzten 2-11ko partziala lortzeko eta aldea 11 puntura murrizteko. Guuk Gipuzkoa Basket partidan berriro sartzeko eta Melillarrekiko distantzia mantentzeko gai zen. Atsedenaldian, 53-39.

Atsedenaldiaren ondoren, ez zirudien ezer aldatuko zenik. Odriozolaren mutilek partida kontrolpean zutela zirudien. Distantzia ez zen 10 puntutik jaisten, eta horrek lasaitasun handiz baina abiadura handian jokarazten zuen taldea. Ivan Aurrecoecheak goitik eusten zion taldeari errebote guztiak hartuz, erasokoak zein defentsakoak, eta Orozek eta Vrankicek sartutako hirukoek dena ondo joango zela iragartzen zuten. Hala ere, Melillaren azken jaurtiketek eta Guuk Gipuzkoa Basketen okerrak jaurtiketa libreetan 9 puntutan utzi zuten tartea azken 10 minutuen faltan. 72-63.

Anderren hirukoa azken laurdenari hasiera emateko. Hala ere, ez zen hain erraza izango. 7 minuturen faltan, Melillak markagailua irauli eta 6 puntura jarri zen. Hala ere, Zubizarretaren hiruko batek eta Barcelloren eta Aurrecoechearen jokaldi onek distantziak mantentzeko zuten. Azkenean emozio pixka batekin, taldeak garaipena lortu du 88-80.

Hurrengo partida datorren astean izango da, Torrelavegan, Grupo Alega Cantabriaren aurka. Sailkapeneko goiko postuetan jarraitzen dugu. Goazen Guuk Gipuzkoa Basket!

Ikusi hemen partidako estadistikak

0 iruzkin

Iruzkin bat bidali

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Eskatutako datuak markatuta daude