CRÓNICA JORNADA 3

3. JARDUNALDIKO KRONIKA | Meritu handiko garaipena Oviedon

Taldeak garaipena lortu du oraindik galdu ez zuen Alimerka Oviedoren aurka (81-86), Mikel Odriozolaren gizonek oso ondo landutako partida batean.

Partida oso bizi hasi da, baina bi taldeek saskiratze gutxi lortu dituzte. Lehen laurdeneko bosgarren minutuan markagailuak 7-8 diskretua baino ez zuen islatzen. Hala ere, minutuek aurrera egin ahala partida bizitu egin da. Stürupen hiruko batek eta Aurrecoechearen eta Barcelloren saskiratzeek 9-15 jarri dute markagailua hurrengo bi minutuetan baina, jarraian, etxeko taldeak bi hiruko jarraian sartu ditu. Beste hiruko batek markagailua 20-18an utzi du lehen laurdena amaitzeko.

Bigarren laurdenari hasiera ezin hobea eman diote etxekoek, hiruko batekin berriz. Une horretan 6/10 bat zeraman hiruko jaurtiketetan, hau da, ehuneko izugarri bat kanpoko tirotik. Hurrengo minutuetan Guuk Gipuzkoa Basketek bere jokoa hobetu du eta nagusi izan da, etxeko entrenatzailea hutsartea eskatzera behartuz bigarren laurdenaren erdialdean (27-31). Bigarren laurdenaren amaieran, Alimerka Oviedok markagailua irauli du 38-37 utziz, lau hiruko eta 14 puntu sartu zituen Horton ikusgarri batekin.

Bigarren zatia 49-49ko emaitzarekin hasi da, lehen zatia hasi eta bost minutura. Alex Barcelo barneratze politak egiten ari zen, taldekideei puntuak oparituz eta berak ere saskiratuz. Hala ere, etxeko taldearen defentsa on batek aurrera egitea eragozten zien Odriozolaren jokalariei, Oviedoren eraginkortasun handiarekin batera markagailua zazpi goitik (60-53) jarri baitu etxeko taldeak laurdena amaitzeko 1:30en faltan. 62-56 izan da emaitza laurdenaren amaieran, hiruko lerrotik Alimerka Oviedo inperial batekin, 24 hiruko jaurtiketatik, 11 sartu ostean.

Azken laurdenari, ordea, Carlsonek eta Orozek sartutako bi hirukorekin, saskiratze batekin eta bi jaurtiketa librerekin eman diote hasiera gipuzkoarrek, eta markagailua 62-66ko emaitzarekin jarri dute, lehen bi minutuetan 0-10eko partziala lortuta. Hurrengo minutuak zirraragarriak izan dira markagailua alde batera eta bestera etengabe irauliz joan da puntu truke batean. Hala ere, Ivan Aurrecoechea ikusgarri batek, taldea bere bizkarrera bota duenak, bederatzi gora jartzea eragin du (76-85) amaierarako minutu bat baino gutxiagora. Ivanek 20 puntu, 9 errebote, 8 falta jasanda eta 31ko balorazioarekin bukatu du partida. Azkenik, 81-86 irabazi du taldeak Pumarinen, kantxa bereziki zaila dena.

Horrela, taldea taularen gune nagusian kokatzen da 2-1eko balantzearekin, eta dagoeneko bi partida jokatu ditu Angulas Aguinaga Arenatik kanpo. Hurrengo erronka ostiralean izango da, 20:00etan, Fuenlabradaren aurka, egutegian gorriz markatutako partida horietako bat dena. Partidak uzten digun aho zapore onarekin, Mikel Odriozolak bost egun izango ditu partida hori prestatzeko. Angulas Aguinaga Arenan itxarongo zaituztegu! Goazen Guuk Gipuzkoa Basket!

0 iruzkinak

Iruzkin bat bidali

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Eskatutako datuak markatuta daude