KRONIKA 30. JARDUNALDIA | Ilusio osoz WiZink Centerera

Guuk Gipuzkoa Basketek aurkari gogorra izango du igande honetan WiZink Centerren. 12:30ean partida jokatuko da Pedro Riveroren Movistar Estudiantesen aurka, sailkapenean seigarren dagoen taldea, 20 garaipen eta 9 porroteko balantzearekin, Gipuzkoa Basket baino bi postu beherago.

Movistar Estudiantesen Kervin Larsen nabarmentzen da: 29 puntu partidako, % 51biko jaurtiketetan, % 33,3hiruko jaurtiketetan eta % 80,5 jaurtiketa libreetan. Alec Wintering antolatzaileak 295eko balorazioa metatu du, %49,4koa biko jaurtiketetan, % 27,5ekoa hiruko jaurtiketetan eta % 74,1ekoa jaurtiketa libreetan.

Aurkariari buruz, Mikel Odriozolak honakoa esan du: “Une onean daudela dirudi, jendea berreskuratu dute eta gorantz egingo dute, Valladoliden nahiko eroso irabazi zuten eta euren etxean partida zaila izango da”.

Taldeari buruz, Odriozolak honakoa esan du: “Ondo gaude, denboraldia luzea da eta batzuetan ezin gara %100ean egon, eragina duten faktore asko daudelako, baina une honetan igandeko partidara bideratuta gaude. Garrantzitsuena da liga oso lehiakor jartzen dela eta edozein akatsa kalte egin diezagukeela”.

Behin play-offetarako sailkapen matematikoa itxita, Guuk Gipuzkoa Basketek gora begira jarraitu nahi du kantxa faktorea ziurtatzeko Movistar Estudiantesen kantxan.

>/center>

0 iruzkin

Iruzkin bat bidali

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Eskatutako datuak markatuta daude

Gipuzkoa Basket Club
Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.