Guuk Gipuzkoa Basket elektriko batek eman dio hasiera partidari, Caceres aurkariak ezin izan du gelditu. Neurketako lehen lau minutuetan lortutako 14-4ko partzialak abantaila handia eman die etxekoei, eta eroso aritu dira lehen laurden osoan. 2:25en faltan 16 puntuko aldea zegoen, eta laurdena +15ekoarekin amaitu da etxekoentzat. Carlson hamar punturekin eta Barcelo zortzirekin izan dira taldeko liderrak lehen zatian. Branislav Vujadinovicek, Gipuzkoa Basketen fitxaketa berriak, bere lehen minutuak jokatu ditu laurden honetan kamiseta urdinarekin.
Bigarren laurdenean Guuk Gipuzkoa Basketek ez du erritmoa jaitsi, ezta gutxiago ere. Lehen bost minutuetan 10-7ko partziala egin du, eta horrek are gehiago handitu du bi taldeen arteko aldea. Mikel Odriozolaren taldea oso eroso zegoen kantxan, bere jokoa zabalduz, aurkaria defentsan bertan behera utziz eta erasoak ondo aprobetxatuz. Hori izan da etxekoen nagusitasuna eta atsedenaldira 22 goitik joan dira. 48-26.
Gauza bera hirugarren laurdenean. Odriozolarenak nagusi aldi osoan. Aipamen berezia hirugarren aldi honetan Ivan Aurrecoechearentzat, bere urtebetetzea dakien modu onenean ospatzea erabaki baitu: uztai azpian nagusituz. “Ivan Ivan Ivan el terrible”, oihukatzen zuen Angulas Aguinaga Arenako harmailak. Laurdenaren amaieran, 64-43. Puntu negatibo gisa, Guuk Gipuzkoa Basket partzialean azpitik geratu den laurden bakarra izan da (16-17).
Arrain guztia salduta zegoen partidako azken hamar minutuetarako. Odriozolaren mutilek ez dute ahalegin handirik egin behar izan Caceresetik bereizten zituen errentari eusteko, eta erritmoa apur bat jaitsi bada ere, ez du eragin handirik izan emaitzan. Guuk Gipuzkoa Basketen garaipen erosoa 88-64.
Hurrengo erronka Angulas Aguinaga Arenan izango da, datorren ostiralean, hilak 24, 20:30ean Ourenseren aurka. Partida gogorra izango da eta bueltan behar zaituztegu etxeko bolada onarekin jarraitzeko. Goazen Guuk Gipuzkoa Basket.
Foto: Óscar Araujo
<center><iframe width=”560″ height=”315″ src=”https://www.youtube.com/embed/0ZUbl9HVXiY?si=tcsSta4lP4GV0bPr” title=”YouTube video player” frameborder=”0″ allow=”accelerometer; autoplay; clipboard-write; encrypted-media; gyroscope; picture-in-picture; web-share” allowfullscreen></iframe></center>
0 iruzkin