CAMPAÑA DE ABONADOS

DENBORALDI ERDIKO ABONATUEN KANPAINA 

Gipuzkoa Basketek denboraldi erdiko abonatuen kanpainari ekingo dio ostiral honetan bertan Estudiantesen aurkako partidarekin. Prezioa 100€-koa izango da eta 3+1 formularekin jarraituko da. Hau da, bazkide berri bakoitzari hiru txartel gehiago emango zaizkio, nahi duenarekin partidak goza ditzan.

Klubaren dinamika oso positiboa izaten ari da eta gero eta jende gehiago hurbiltzen ari da taldeaz gozatzera Angulas Aguinaga Arenara. Denboraldi erdian abiarazten den kanpaina hau, denboraldi hasieran egindakoa bezala, klubaren nahiaren isla da: Angulas Aguinaga Arenako giroa gero eta hobea izatea. Eta hala lortzen ari da. Ostiraletik zuen zain egongo gara taldea animatzeko. Partidatzarra dator!

Abonoak hurrengo estekan daude eskuragai: https://venta.gipuzkoa.t2v.com/es/abonos/alta

Bulegoetan ere abonatu zaitezke. Ordutegia: Astelehena: itxita | Asteartea: 15:00-18:00 | Asteazkena: 9:00-14:00
Osteguna: 9:00-14:00 | Ostirala: 9:00-14:00 | Larunbata eta igandea: itxita

0 iruzkinak

Iruzkin bat bidali

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Eskatutako datuak markatuta daude