Lau asteko denboraldiaurrearen ondoren, bihar 21: 00etan airera botako da baloia Lleidan eta ilusioz eta anbizioz beteriko denboraldia hasiko da klubarentzat.
Guuk Gipuzkoa Basketek iragan denboraldiko bost jokalari mantentzen ditu, eta horiek izango dira taldearen oinarria. Bloke honi zazpi sarrera gehitu zaizkio, Gipuzkoara partida bakoitzean lehiatzeko motibazio handienarekin iritsi direnak. Chris Skladanowski eta Iñigo Miranada bigarren taldeko jokalariak dira eta lehen taldearen dinamikan egongo dira. Bihar Mikel Odriozola donostiarra ere estreinatuko da aulkian Gukk Gipuzkoa Basketeko lehen entrenatzaile bezala.
Lehen aurkaria ezin exiegenteagoa izango da. ICG Forca Lleida, gure biharko aurkaria, oso bloke gogorra da, bereziki indartsua etxeko partiduetan. Iragan denboraldian seigarren postuan amaitu zuten Liga erregularra eta bi partida bakarrik galdu zituen bere kantxan. Gipuzkoa Basketek luzapena behartu zuen, baina garaipenak ihes egin zuen azken jabetzetan. Barris Nordek 2016-2017 denboraldiko oroitzapen onak dakarzkigu, Ricardo Urizek azken jabetzan lortutako saskiratze historiko bati esker garaipena lortu baikenuen.
Taldea Lleidara joango da gaur, partidaren bezperan. Denboraldiko lehen proba Guuk Gipuzkoa Basketentzat kantxa zail batean, baina taldeak dena utziko du garaipena Gipuzkoara ekartzen saiatzeko. Gipuzkoako DNArekin, hazten jarraitzen duen proiektu batekin eta zaleei ilusioa pizteko asmoz ekingo diogu bihar denboraldiko lehen etapari.
0 iruzkinak