FICHAJE JOSIP

FITXAKETA | JOSIP VRANKIĆ

Guuk Gipuzkoa Basketek eta Josip Vrankićek akordioa lortu dute hurrengo denboraldirako hegal-pibota taldearekin lanean hasi dadin. Vrankićek 2,05 m neurtzen ditu, eta Kanadan jaio arren, pasaporte kroaziarra du.

Josip Vrankić (Etobicoke, 1998) denboraldi handi bat sinatzetik dator Italiako bigarren kategorian, Chietin eta Ravennan jokatu ondoren. Lehenbizikoan, 17 partida jokatu zituen: batasbestez 15 puntu eta 8 errebote lortuz. Denboraldiko azken sei partidak Ravennan jokatu zituen, batazbestez 11 puntu eta 6 errebote lortuz. Bi taldeetan %35etik gorako portzentajeak lortu zituen hiruko tiroetan. Vrankićek jokalari gisa trebatu da NCAAko Santa Clara Broncos taldean. Estatu Batuetako denboraldi guztietan, partidako 10 puntutik gora egon zen.

Josip 4 eta 5 bezala jokatu ditzake, uztaia oso ondo erasotzen du, zutoin baxuan ondo jokatzen du eta zelaia ireki dezake kanpotik jaurtitzeko.

Horrela, 2023-2024 denboraldirako zortzi jokalaridi ditugu: Xabi Oroz, Aitor Zubizarreta, Mikel Motos, Ander Martínez, Manex Ansorregi, Mike Carlson, Iván Aurrecoechea eta Josip Vrankiparkea bera.

Klubeko kirol zuzendaritzak lanean jarraitzen du plantilla ahalik eta lehiakorrena osatzeko, zaletasunarekiko ilusioa eta sentimendua sortzeko.