Gipuzkoa Basket bere karbono-aztarna kalkulatu eta ziurtatu duen lehen saskibaloi-kluba, Naturklimarekin lankidetzari esker
Gipuzkoa Basket bere karbono-aztarna kalkulatu eta ziurtatu duen lehen saskibaloi-taldea izan da, AENORen eskutik, eta Trantsizio Ekologiko eta Erronka Demografikorako Ministerioaren aztarna, konpentsazio eta xurgatze-proiektuen erregistroan inskribatu da.
Nacho Nuñez Gipuzkoa Basketeko presidenteak eta Jose Ignacio Asensio Iraunkortasuneko foru diputatuak agerraldia egin dute gaur goizean Angulas Aguinaga Arenako prentsa aretoann, ziurtagiriaria ezagutarzteko.
Saskibaloitik haratago doan konpromisoarekin, Gipuzkoa Basket ekimen garrantzitsuak egiten ari da; besteak beste, 2022-2023 denboraldiko karbono-aztarna kalkulatzen. Horrela jakin ahal izan genuen zein den gure eragina hura murrizten lagunduko ziguten ekintzak gauzatu ahal izateko.
Egiaztapenaren xede diren jarduerak hiru esparrutan ezarri ziren (GHG Protocol jarraibideei jarraituz):
– Irismena 1: PABILOIA: Berotegi-efektuko gasen zuzeneko isuriak (gas naturalaren kontsumoagatik)
– Irismena 2: PABILOIA ETA BULEGOAK: Kontsumitutako energia elektrikoagatik berotegi-efektuko gasen zeharkako emisioak
– Irismena 3: BEGen zeharkako beste isuri batzuk
Prentsaurrekoan, Nacho Nuñezek adierazi du: “Lorpen hori lortu duen estatuko lehen saskibaloi-kluba gara, eta balioa eman behar diogu. Eskerrak eman nahi dizkiegu Naturklimari eta Aldundiari. Hau hasiera bat da eta aurten lanean jarraituko dugu”.
Jose Ignacio Asensio Iraunkortasuneko diputatua pozik agertu da Gipuzkoa Basket eta Naturklimaren arteko lankidetzagatik. Bere adierazpenetan, Asensiok nabarmendu du garrantzitsua dela “lurraldeko eragile ekonomiko eta sozialek klima-aldaketaren aurkako borrokarekin bat egitea”. Era berean, foru diputatuak klubaren konpromisoa goraipatu du bere karbono aztarna kalkulatu eta ziurtatzean: “Ekintza honek Gipuzkoa Basketen ingurumen erantzukizuna erakusten du eta aurrekari baliotsua ezartzen du beste erakunde batzuentzat kudeaketa iraunkorragoa lortzeko bidean. Foru Aldundia garen aldetik, gure konpromisoa da Gipuzkoako karbono-aztarnaren iraunkortasuna eta murrizketa bultzatzen duten ekintzak babestea eta sustatzea”.
Ziurtagiri hau Naturklima eta Gipuzkoa Basketen arteko lankidetza aitzindari baten emaitza da, kirol esparrutik klima aldaketaren aurkako borrokan aurrekari bat ezarriz. Aliantza estrategiko horren helburua da ingurumenaren iraunkortasuna sustatzea eta egungo klima-erronkei buruzko kontzientzia areagotzea. Bi erakundeek iraunkortasunarekiko konpromiso sendoa erakutsi dute, kirol-sektorean mugarri bat ezarriz.
Gipuzkoa Basketen ekimena, Naturklimarekiko lankidetzak babestua, aurrerapauso esanguratsua da kirolaren barruko ingurumen-erantzukizunean. Iraunkortasunaren aldeko neurri proaktibo eta ukigarriak hartzean, Gipuzkoa Basket abangoardian kokatzen da klima-aldaketaren aurkako borrokan, kirola aldaketarako bide izan daitekeela erakutsiz.
Gipuzkoa Basketek konpromisoa hartzen du norabide horretan lanean jarraitzeko, bere ingurumen inpaktua murrizteko modu berriak etengabe bilatuz eta klubaren barruan ez ezik, bere zaleen eta, oro har, komunitatearen artean ere iraunkortasun kultura bat sustatuz.
0 iruzkin