Onil 3X3 Saskibaloi Klubarekin batera doa, FIBA 3X3 Zirkuito Profesionalean, beste txapelketa ofizial batzuetan eta ekitaldi pribatuetan lehiatzeko
Gipuzkoa Basketek asmo handiko proiektu berri bati ekitea erabaki du, 3X3 saskibaloi modalitate barruan talde bat sortuz. Datorren urtean Parisen ospatuko diren Joko Olinpikoetan diziplina olinpiko berri bat bezala aitortuko da, aurreko Tokioko Olinpiadan debuta egin ondoren.
Talde gipuzkoarraren ekimena hurrengo bi urtetarako Gipuzkoa Basket eta Onil 3X3 Saskibaloi Klubaren arteko lankidetza-hitzarmenaren bidez gauzatuko da. Orain dela bi denboraldi sortu zenetik, Onil taldeak hamaika aldiz txapeldun izatea lortu du estatuko eta nazioarteko lehiaketetan. Gipuzkoa Basket 3X3k FIBA 3X3 Zirkuitu Profesionalean parte hartuko du hurrengo bi urteetan. Estatuan eta Europako hainbat hirietan banatutako beste lehiaketa ofizial batzuetan eta izaera pribatutako ekitaldietan baita ere. Talde gipuzkoarraren presentzia 3X3 egutegian Onil talde profesionalaren lagapen akordioaren emaitza izango da. Gainera, Gipuzkoa Basket 3X3, FIBA 3X3 Zirkuito Profesionalean Donostiaren izena nazioarteko mailan aitortutako hiri atribututzat hartuko du.
Gipuzkoa Basket talde profesional berriaren lehiaketen behin betiko egutegia datozen asteetan zehaztuko da. Baina, helburu ukaezina izango da FIBA 3X3 Zirkuitoan ahalik eta lehiaketa gehienetan parte hartzea, bai Challenger Kategorian, bai World Tourrean.
Modalitate Olinpikoa
3X3 saskibaloia goraka ari diren kirolen artean urteotako agerpenik nabarmenena dela uste dute adituek. Diziplina olinpiko berri gisa azaldu zen 2020ko Tokioko Olinpiadetan. Urtebete geroago egin zen, pandemiaren ondorioz, eta Parisen 2024ko uztailaren 26tik, abuztuaren 11ra bitartean egingo diren Olinpiar Jokoetan emango da.
3X3 saskibaloi txapelketa 10 minutuko edo 21 puntuko mugarekin jokatuko da. Hiru jokalariko bi talde ariko dira aurrez aurre, saski bakarra duen kantxa baten eta ohiko saskibaloiko pista erdikoaren artean. Ez dago entrenatzailearen figurarik, eta talde bakoitza laugarren jokalari bat izango du, parte hartzen duten hiru jokalariekin txandakatzeko, atsedenaldi batzuk ziurtatzeko helburuarekin. Saskibaloi tradizionalaren 2 puntuko saskiratzeek puntu 1eko balioa dute, 3X3 saskibaloian eta 3 puntukoak, 2koa. Azkenik, talde bakoitzaren arteko defentsa-erasoko trantsizioa aktibatu egiten da baloia hiruko jaurtiketaren marratik ateratzen denean.
Nazioarteko oihartzuna
3X3 saskibaloi-modalitatea lehiaketa-formatu desberdinetan jokatzen da. FIBA ekitaldiak edo egun bateko, bi eguneko edo hiru eguneko txapelketak egiten dira hiri ezberdinetan eta, ondorioz, puntu digitalak banatzen dira. Tenisa edo padela bezalako kirolekin gertatzen den bezala, txapelketa bakoitzaren mailaren eta kategoriaren arabera. Verona, Utrech edo Belgrado izan dira mota horretako lehiaketak hartu dituzten Europako hirietako batzuk.
Denboraldia maiatzatik azarora izango da
Puntuazio-sistema FIBAk arautzen du, eta sailkapenak ranking gisa hedatzen dira www.fiba3x3.com webgune ofizialaren bidez. Egindako sailkapenak banakakoak edo taldeen eta selekzioaren araberakoak izan daitezke. Herrialde bakoitzak edo nazioarteko esparru zehaztutako iragazkiak ere aplika daitezke.
3X3 saskibaloiaren ezaugarri nagusia parte hartzen duten taldeen autokudeaketa da. Beren estrategia propioak planifikatzen dituzte, bai kantxan egindako jokorako, bai FIBAk puntu gehiago banatzen dituzten txapelketetan parte hartzeko bereziki prestatzeko. Nazioarteko Saskibaloi Federazioak (FIBA) sortutako ekitaldien zirkuituak lehiaketa horietako txapeldunei mesede egiten die, goi-mailako txapelketetara sartzea lortzen baitute jokoan puntu gehiago bermatuta dauden txapelketetan.
Honen ondorioz, Gipuzkoa Basket 3X3 Donostia talde profesional berri 2023. urtean zehar multzoburu izango da parte hartzen duen estatuko txapelketa guztietan, orain arte 3X3 Onil Saskibaloi Klubeko lau jokalariek pilatutako banakako puntuazioei esker: Carlos Martínez (#1), Ion Galarza, (#3), José Blazquez (#5) eta José Santonja (#8).
NACHO NÚÑEZ, GIPUZKOA BASKETEKO PRESIDENTEA
“Aurrepausu bat da klubarentzat”
“3X3ko talde bat sortzea gure kluba dimentsio berri batean kokatzeko apustu du Gipuzkoa Basketentzat. Pariseko hurrengo Joko Olinpikoetan nazioartean sagaratuko den kirol-diziplina batean estatuko talderik ospetsuenarekin eta ranking onenarekin lortutako akordioaren eskutik” Nacho Núñez, Gipuzkoa Basketeko presidentea ziurtatu duenez.
JAIME ALONSO, ONIL 3X3 SASKIBALOI TALDEAREN MANAGERRA
“Oso harro gaude”
“Gipuzkoa Basketekin daukagun akordioa kirol aukera bikaina da. Proiektu ekintzaile bezala ere, saskibaloiko talde profesional batekin lotzen gaituelako, elite saskibaloian ibilbide luze eta sendokoa” esaten du Jaime Alonsok, Onil 3X3 Saskibaloi Taldearen managerra. Era berean, uste du “Gipuzkoa bezalako lurralde baten kirol-indarra eta tradizioa funtsezko aktiboa dela, eta Donostiako marka nazioarteko aintzatespenaren osagarri nabarmen bat gehitzeko moduan dagoela”. Alonso harro dago “akordio honekin Gipuzkoa eta Donostia 3X3 saskibaloiaren elitean kokatzen laguntzeaz, hiriak eta lurraldeak helburu hori lortzeko duten potentzialtasuna eta erakargarritasuna kontuan hartuta”.
0 iruzkin