GUUK GIPUZKOA BASKETEK IRAILAREN 4AN HASIKO DU AURREDENBORALDIA

Guuk Gipuzkoa Basketek irailaren 4an hasiko du aurredenboraldia. Egun horretatik aurrera taldeak bost asteko lana du Lleidaren aurkako lehen jardunaldiko partidara ahalik eta ondoen iristeko.

Entrenamenduen aurretik, taldeko jokalariek azterketa medikoak egingo dituzte abuztuaren 28ko astean Tolosako Asuncion Klinikan.

Bost aste hauetan zehar, Guuk Gipuzkoa Basketek lau lagunarteko jokatuko ditu. Lehen bi partidak Grupo Alega Cantabriaren aurka jokatuko dira. Lehenengoa, irailaren 16an, larunbata, Gipuzkoan jokatuko da; eta bigarrena, irailaren 22an, ostirala, Kantabrian. Hurrengo egunean, irailaren 23an, Euskal Kopako finala jokatuko da, eta Juaristi ISB – Zornotza finalaurrekoaren irabazleak finala jokatuko du gure aurka. Taldea prestatzeko azken partida Valladoliden aurka izango da, irailaren 29an, ostirala, Valladoliden. Partiden ordu eta leku zehatzak berresteko daude.

Burgoseko Lauko Finalaren ondoren itxaronaldia oso luzea egin da, baina gero eta gutxiago geratzen da Guuk Gipuzkoa Basket berriro ekinean ikusteko. Ligako lehen jardunaldia urriaren 6an, ostirala, jokatuko da Lleidan. Ilusioz beteriko denboraldia izango da, eta lau jokalari gipuzkoar izango ditugu; aurreko denboraldiko bost jokalari; aurpegi berriak; eta entrenatzaile berria.

0 iruzkin

Iruzkin bat bidali

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Eskatutako datuak markatuta daude