ASTE SANTUA ANGULAS AGUINAGA ARENAN OSPATU

Guuk Gipuzkoa Basket momentu oso ilusionagarrian dago eta zaleek taldearekin bat egitea nahi dugu. Horretarako, Angulas Aguinaga Arenak topera egon behar du hurrengo partidan, igandean martxoaren 31n 12:30ean Melillaren aurka. Aste Santuko oporrak aprobetxatuz, Klubak hurrengo jarduerak proposatzen ditu partidaren eguna berezia izan dadin.

EUSKAL HERRIKO SASKIBALOI EGUNA

Igandea egun handia izango da. Igandea Euskal Herriko zaleei eskeinitako eguna izango da.

Melillaren aurka neurtuko gara igande eguerdiko 12:30etan. Denboraldi paregabea egiten ari gara, goi mailako saskibaloia eginez. Horregatik zaleek taldea babestea nahi dugu. Harmailak bete behar dltugu. Zatoz Angulas Aginaga Arenara!

Federatua zara? Zerbait berezia dugu zuretzat! Gipuzkoa Basketek igandeko partida Angulas Aguinaga Arenan bizitzeko 4 sarrera eskuratzeko aukera eskaintzen dizu. Zatoz taldeari laguntzera, saskibaloi partida handi bat ikustera eta Donostian egun ikusgarri batez gozatzera!

Nola lortu zure sarrerak? Nahikoa duzu WhatsApp-eko mezu bat bidaltzea +34 675 707 010 zenbakira, informazio honekin:

  • Izen-deiturak
  • Jaioteguna
  • Federatuta zauden kluba
  • NAN-a
  • Federazioa

Ostegunean amaituko da epea!

ECO PINTXO

“ECO PINTXOA” eco-friendly ekimen bat da, eta gastronomiaren bidez elkartasuna sustatzea du helburu. Produktu ekologikoekin eta jasangarriekin egindako pintxoak egingo dira, eta horien onurak ingurumen-kausa batera bideratuko dira.

Elikadura osasungarria eta iraunkorra sustatuko dugu, eta, horrez gain, ingurumen-inpaktuari buruzko kontzientzia sortuko dugu, elkartasuna eta planetaren zaintza elkarren eskutik doazela erakutsiz.

Gainera, osagai organiko eta lokalen aldeko apustua egingo denez, lurrarekiko lotura handiagoa sustatzen da eta ekonomia eta nekazaritza iraunkorra bultzatzen dira. Azken batean, eko pintxo solidarioa mundu justuagoa eta iraunkorragoa eraikitzen laguntzeko modu goxoa eta kontzientea da.

Ekimen hau aurrera eramateko gure bi kolaboratzaile izango ditugu: Catering Gutizi eta Ameztoi txakolina.

Catering Gutizik iraunkortasunarekin konpromisoa hartzen du bere catering zerbitzu guztietan. Bere aztarna ekologikoa murrizten ahalegintzen da praktika arduratsuen bidez, hala nola osagai lokalak eta organikoak erabiliz, hondakinak minimizatuz eta enbalaje konpostagarriko aukerak ezarriz.

Ameztoi, bestalde, txakolina ekoizten duen upeltegi familiarra da, eta ikuspegi jasangarria ere badu. Iraunkortasuna upeltegiaren filosofiaren zati garrantzitsua da, ingurumena zaintzen eta baliabide naturalak babesten ahalegintzen baita. Gainera, upeltegiak bere ekoizpen-prozesuetan uraren eta energiaren erabilera optimizatzen lan egiten du.

Ekimen honen bidez bildutako dirua beroketako kamiseta jasangarri bat sortzeko erabiliko da. Kamiseta hori material birziklagarriarekin ehunduko da %100ean, eta Green Fashion diseinu bat izan beharko du, taldearen ekintza guztietan erabili ahal izateko. Horretarako, tokiko eragileak izango ditugu.

Datorren igandean Angulas Aginaga Arenan jokatuko den partidan sukaldaritza esperientzia jasangarri eta zoragarri honekin bat egitera animatzen zaituztegu!

GIPUZKOA BASKET 2+1 CAMPUSA

Ekainaren 24tik uztailaren 5era Gipuzkoa Basket 2+1 Campusa ospatuko da, etxeko txikiek saskibaloiz betetako udako egun dibertigarriak igarotzeko proposamena.

Campusa 2010 eta 2016 urteen artean jaiotako neska-mutilentzat dago zuzendua. Kanpusean, kirol jarduerez gain, txangoak egingo dira eta parte hartzaileek sorpresa bereziak jasoko dituzte. Campusa Axular Lizeoa ikastolan egingo da.

Prezioei dagokienez, aste bateko campusa 120 eurokoa izango da eta bi asteak 210 eurokoa. Gainera, Gipuzkoa Basketeko abonatuek, IDK-ko abonatuek, Axular Lizeoko ikasleek eta 2+1 2023 Campuseko partaideek prezio berezia izango dute.

Plazak martxoaren 31n, igandea, irekiko dira, Gipuzkoa Basket-Melilla partidu egunean, Angulas Aguinaga Arenan. Bertan informazio postuak egongo dira proiektuari buruz gehiago jakin nahi duten familientzat eta sari garrantzitsuen zozketak egingo dira.

Gainera, datozen egunetan Gipuzkoa Basket Generation teknifikazio campusari buruzko informazioa emango da.

Informazio gehiagorako 682718825 telefono zenbakia, sare sozialak @campusdosmasuno eta campusdosmasuno.com web orria jarriko dira.

0 iruzkin

Iruzkin bat bidali

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Eskatutako datuak markatuta daude