Guuk Gipuzkoa Basketek Manex Ansorregirekin hureengo hiru denboraldietarako hitzarmena sinatu du.
Manex Ansorregi (Azkoitia, 2002) Gipuzkoa Basketera iritsi da, azken denboraldietan Urrezko LEB Ligako gazte onenetako bat izan baita Iraurgirekin. 2022-2023 denboraldian 8 puntu sartu eta 4 errebote hartu zituen partidako.
Errendimendu onari esker, joan den ekaineko zerrendan U22 Espainiako Selekzioarekin deitu dute.
Manexekin batera dagoeneko bost jokalari ditugu kontratupean hurrengo denboraldirako: Aitor Zubizarreta, Xabi Oroz, Mikel Motos, Mikel Carlson eta Manex bera. Fitxaketak indartu egin du klubak Gipuzkoako talentua atxikitzeko eta erakartzeko duen apustu irmoa. Kirol-zuzendaritzak lanean jarraitzen du plantilla lehiakorra osatzeko. Ansorregi uztailaren 13an (osteguna) aurkeztuko da Olaraingo ikastetxe nagusian, 10:30ean. Harekin batera, José Luis Zubizarretak “Xubi” klubeko kirol zuzendariak parte hartuko du.
0 iruzkin