PREVIA JORNADA 6

PARTIDAREN AURRETIK 6. JARDUNALDIA | Bosgarrena jarraiaren bila

Lau partida jarraian irabazi eta gero, Guuk Gipuzkoa Basket etxera itzuliko da garaipenak biltzen saiatzeko. Igandean, 18:00etan, Hestia Menorcaren aurka jokatuko du.

Hestia Menorca LEB Platatik igo-berria da, baina izen handiko jokalariak ditu, hala nola Clevin Hannah eta Víctor Arteaga, biak ACBn esperientzia handikoak.

Hori adierazi du Mikel Odriozolak partidaren aurreko prentsaurrekoan: “Partida oso gogorra izango da. Argi izan behar dugu konfiantza izatea oso ondo dagoela, baina gehiegizko konfiantza oso arriskutsua da”.

“Oso talde lehiakorra da. Oso lan ona egin zuten Coruñan. Gauzak oso argi dituzte, eta, noski, Betis-en partida bezain edo konplexuagoa izango da”.

Odriozolak, azken partidetan bezala, ez du izango Aitor Zubizarreta, iraupen luzeko lesioa daukalako sorbaldan, ez eta Ander Martínez ere, oineko lesio baten ondorioz.

Zaleen laguntza ezinbestekoa izango da denboraldiko bosgarren garaipena lortzeko. Abonatuen kanpainak martxan jarraitzen du eta denboraldi osorako abonua eros daiteke. 3+1 kanpainan, 3 abonu gehiago emango dizkizugu dohain, nahi duzunarekin etor zaitezen. Federatuek 30 euro pagatuko dituzte denboraldi osorako.

0 iruzkinak

Iruzkin bat bidali

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Eskatutako datuak markatuta daude