Valladoliden aurkako asteazkeneko partidaren ondoren, asteko bigarren irteerari ekingo diogu, kasu honetan, Logroñora, Rioverde Clavijoren aurka LEB Oro Ligako hamaikagarren jardunaldia jokatzeko larunbatean 20: 30ean.
Jenaro Diazek entrenatutako taldea 17. postuan dago sailkapenean, bi garaipen eta zortzi porroteko balantzearekin. Etxean, Betis eta Menorca mendean hartzea lortu duen taldea da, eta bere feudoan gauzak zail jartzen dizkie beti aurkariei.Errioxako taldean Javier Nicolau pibota nabarmentzen da 12 puntu eta 6,5 erreboteko batez bestekoarekin. Mikel Odriozola partidaren atarian: “Balio handia eman behar diogu partida honi. Gogo handiz eta akatsak konpontzeko asmoz egin behar diogu aurre “.
Partidan zaleen presentzia espero da eta Odriozolak mezu bat bidali nahi izan du beraientzat: “Jendea gurekin egotea beti da positiboa eta eskertzen da. Anbiziorako eta borrokarako puntu bat gehiago emango digu jendea animatzen ari dela jakiteak”.
Erronka berria sailkapenaren goiko aldean mantendu eta zaleei garaipenak eskaintzen jarraitu nahi duen taldearentzat.
Zaleentzako sarrerak: https://cbclavijoticketing.tryptonsoftware.es/salmenta
B1 gunea bisitarientzat izango da.
0 iruzkin