PARTIDAREN AURRETIK 21. JARDUNALDIA | Aho zapore txarra kentzeko erronka etxean

Angulas Aguinaga Arenara itzuliko gara gure zaleen aurrean garaipenak lortzen jarraitzeko helburuarekin. Igandean 18:00etan Rioverde Clavijoren aurka jokatuko dugu, ligako azken sailkatua dena 3 garaipenekin.

Jenaro Diazek entrenatutako taldeak berrikuntza ugari izan ditu denboraldi hasieratik. Azken asteetan Gipuzkoa Basket taldeko bi kide ohi sartu dituzte, Urtasun anaiak, hain zuzen ere. Anaiek maila oso ondo ezagutzen dute eta, ziur aski, kalitate aldetik jauzi handia eskaintzen diete. Javier Nicolao taldeko erreferenteetako bat da. Pibotak 11,6 puntu eta 6,5 errebote lortu ditu batez beste.

Mikel Odriozolak aurkariari buruz honakoa adierazi du norgehiagokaren aurreko prentsaurrekoan: “Haiek irabazteko premia argia dute. Borrokatzera eta partida irabaztera datoz. Defentsan oso ondo daude eta erasoan indartzen saiatzen ari dira. Saskiratzea kosta egingo zaiela ikusarazi behar diegu ”

Taldearen egoerari buruz Odriozolak azpimarratu duenez, “egutegia estutuz doa, denboraldi amaierara arte denbora gutxiago dago eta helburuak guztioi agertzen hasi zaizkigu. Bereizgarri dugun mentalitate lehiakorrarekin atera behar dugu”.

Klubak 25 euroko pack bat atera du hurrengo 3 partidetarako. Taldeak etxean dinamika positiboarekin jarraitu nahi du eta sentsazio onak berreskuratu Tizonaren aurkako partidaren ondoren.

0 iruzkin

Iruzkin bat bidali

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Eskatutako datuak markatuta daude

Gipuzkoa Basket Club
Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.