PARTIDAREN AURRETIK 25. JARDUNALDIA | Asteari amaiera bikaina ematera

Asteartean liderraren kantxan garaipena lortu ondoren, Angulas Aguinaga Arenara itzuliko da lehiaketa. Igandean 17:00etan ICG Forca Lleidak bisita egingo digu, San Pablo Burgosi bere etxean irabaztetik datorren talde gogorra.

Garaipen eta porroten balantzea berdina da Guuk Gipuzkoaren eta Lleidaren artean. Gerard Hallak entrenatutako taldean Hasbrouck eskolta amerikarra nabarmentzen da 13 puntu eta 3 asistentziarekin. Pinturan, Kataluniako taldeak lehen mailako bi erreferente ditu: Kur Kuath (10 puntu eta 5,5 errebote batez beste) eta Cameron Krutwig (9 puntu eta 16,6ko balorazioa partidako).

Partidaren atarian, Mikel Odriozolak zera azpimarratu du “horrelako partidak irabazteko, gauzak oso ondo egin behar dira. Partidu honen exijentzia maila oso altua da. Oso topaketa irekia izango da, eta jendeak lagundu behar gaitu”.

Taldearen egoerari buruz honakoa azpimarratu nahi izan du: “maila ezin hobean daude, une honetan ligako talderik lehiakorrena da eta maila handiko jendea dute”.

Partida oso lehiatua izango da igandean Angulas Aguinaga Arenan biziko dena. Garaipen batek asteari bikaina ematea suposatuko luke hiru garaipenekin. Zaleen babesa, berriro ere, funtsezkoa izango da denboraldiko hemezortzigarren garaipena lortzeko.

0 iruzkin

Iruzkin bat bidali

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Eskatutako datuak markatuta daude