Bi garaipen jarraian lortu ondoren, ostiralean, 20:00etan, taldeak ligako laugarren jardunaldia jokatuko du Baloncesto Fuenlabradaren aurka, Oviedon jokatutako partidaren sentsazio onak baieztatzeko helburuarekin.
Tizona eta Oviedoren aurkako garaipenen ondoren, Guuk Gipuzkoa Basketek aurreko denboraldian ACBn lehiatu zen Baloncesto Fuenlabrada historikoa izango du aurkari.
Toni Tenek entrenatutako taldea garaipen bateko (2. jardunaldian Melillaren aurka) eta bi porroteko (Kantabriaren eta Burgosen aurka) balantzearekin iritsi da. Madrilgo taldean Tomas Bellas (denboraldi asko egon da ACBn) edo Tanner Mc Grew (aurreko denboraldian Palentziarekin igo zen) bezalako jokalariak nabarmentzen dira. Van Zegeren eta Edu Duran dira taldeko saskiratzailerik onenak, partidako 11 punturekin .
Mikel Odriozolak prentsaurrekoan adierazi duen bezala: “Planteatzeko orduan, Oviedokoaren antzeko partida bat izan daiteke. Kontaktu handiko partida izan behar du eta defentsako errebotean gogortasun handiz jokatu beharko dugu”.
Odriozolak ezin izango ditu erabili, Oviedon bezala, ez Aitor Zubizarreta, luzerako lesionatuta baitago, ezta Ander Martinez ere, hurrengo asteetan ez baita jokatzeko moduan egongo oinplanoan lesioa duelako.
Denboraldiko bigarren partida etxean. Taldeak dena emango du zaleei beste bat eskaintzeko. Denboraldi osorako abonuak ere eskura daitezke eta baita partidarako sarrera solteak ere.
Abonu eta sarreren informazio guztia: https://gipuzkoabasket.com/tickets-abonos/
0 iruzkinak