PARTIDAREN AURRETIK PLAY OFF 3P | Ilusioz gainezka Angulas Aguinaga Arenan

Bi partida handi. Gozatzeko bi partida. Play Offa Angulas Aguinaga Arenara itzuliko da eta taldeak Lauko Finalerako txartela lortzeko helburuarekin egingo dio aurre. Zaleen babesa ezinbestekoa izango da.

Tizonaren aurkako seriea berdinduta dago. Hiru garaipenetara iristen denak Lauko Finalerako txartela eskuratuko du. Diego Ocampok entrenatutako taldeak saskibaloi azkarra eta ausarta jokatzen du. Burgoseko taldean Jofresa nabarmendu zen 23 punturekin eta 7/9 hiruko jaurtiketetan. Bigarren neurketan Parrado izan zen Tizonako jokalaririk nabarmenena 21 puntu eta 5 erreboterekin bere estatistikan.

Partidaren atarian, Mikel Odriozolak honakoa adierazi du: “ikusteko partida polita izango da, Tizonak eta guk ez dugu gure jokoa erakusteko beldurrik izango eta taldea gogotsu dago”.

Aitor Zubizarreta ere agertu da eta honako hau esan du: “Prest gaude. Taldea oso motibatuta eta kontzentratuta ikusten dut. Jokalari gisa polita da horrelako partidak jokatzea, oso desberdina delako liga erregularreko partida baten aldean”.

Txartel grisak trukatzeko epea partida hasi arte egongo da zabalik.

Gogoan izan Play Offaren prezioak:

1. ABONU LARANJA: Sarrera doan dute eta sarrera ateetan bakarrik aurkeztu beharko dute txartela.
2. ABONU GRISA (ZALEA)
– Hiru abonu: Sarrerak online trukatu ahal izango dituzte titularraren profiletik (txartel laranja). Bestela, leihatilan “zalea” txartela eta NANa aurkeztu behar izango dute. 15 euro bi partidengatik eta 18 urtetik beherakoeek, 10 euro.
– 1+1 eta federatuak: Sarrerak online trukatu ahal izango dituzte beren profiletara sartuz. Bestela, leihatilan “zalea” txartela eta NANa aurkeztu behar izango dituzte. 15 euro bi partidengatik eta 18 urtetik beherakoek 10 euro.
– Easo Basket: Sarrerak leihatilan trukatu beharko dituzte “zalea” txartela eta NANa aurkeztuz. 15 euro bi partidentzako eta 18 urtetik beherakoek 10 euro.

0 iruzkin

Iruzkin bat bidali

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Eskatutako datuak markatuta daude

Gipuzkoa Basket Club
Privacy Overview

This website uses cookies so that we can provide you with the best user experience possible. Cookie information is stored in your browser and performs functions such as recognising you when you return to our website and helping our team to understand which sections of the website you find most interesting and useful.