Gaur goizean Nacho Nuñez, Klubeko presidentea, eta Jose Luis Zubizarreta ‘Xubi’ agertu dira hedabideen aurrean, 2023-2024 denboraldiaren balantzea egiteko.
Lehenik eta behin, Xubik hartu du hitza kirol balorazioa egiteko. Lehenik eta behin, “denboraldia nahi baino lehenago amaitu da”, adierazi du. Hala ere, positiboa izan da taldearekin: “play off-a denboraldi honetan izan garenaren isla izan da: talde gogorra, irabazteko zaila, joko alaia eta serioa erakutsi duena”. Bestalde, “denboraldi polita izan da. Etxean galdu genuen lehen partida abenduan izan zen, saskibaloi maila ona erakutsi dugu eta gero eta jende gehiago etorri da Angulas Aguinaga Arenara”. Gainera, “pozik gaude eta balorazio oso positiboa egiten dut”, gaineratu du.
Bestalde, Nacho Núñezek adierazi duenez, “joan den udan hasi ginen klubean aldaketak egiteko beharrarekin, bai zuzendaritza orokorrean, bai kirol-zuzendaritzan, eta hamabi hilabete geroago esan dezakegu klubak gero eta oinarri sendoagoak dituela”. Nuñez pozik agertu da kirol ibilbidearekin, baita zaleen, erakundeen eta babesleen erantzunarekin ere. Gainera, aipatu duenez, “Klubak anbizioa eta hazkundea transmititzen jarraitu behar du”, eta oso positibotzat jo du azken 5 urteetan –pandemiakoa izan ezik– Klubak emaitza positiboak izan dituela maila ekonomikoan.
0 iruzkin