DELTECO GIPUZKOA BASKET TALDEAK ADAM SOLLAZZO AURKEZTU DU LACUNZA AKADEMIAN DONOSTIAN

Gaur, ostirala, abuztuak 29, Delteco Gipuzkoa Basket taldeak Adam Sollazzo hegala aurkeztu du Lacunza akademian, Donostian.

Bertan, Lacunza akademiako ordezkariez gain Borja Gomez kontseilaria egon da Delteco Gipuzkoa Basket klubaren izenan . Borjak atzo Nacho Núñez lehendakariak taldeari esandako hitzak adierazi dizkio Sollazzori, “bakarka haztea espero dugu gero taldeko lan bikaina egin ahal izateko”. Bere esku dagoen esfortzu guztia egiteko eskatu dio Borjak Sollazzori.

Sollazzok europara datorrela esaten zuenean Floridan zegoenean bere jokoa ezagutzen dutenek hona etortzea hoberena zela esaten zioten. Liga honetan oso ondo aritzeko aukera handiak dituela uste du Sollazzok. Posizio askotan jokatzeko gai da baina normalean 3 posizioan aritzen da.

Taldean oso erlazio ona egin dutela dio oso denbora gutxian eta oso pozik Florida bezala Donostiak ere itxasoa daukalako.

0 iruzkin

Iruzkin bat bidali

Zure helbide elektronikoa ez da argitaratuko. Eskatutako datuak markatuta daude