
13 Mar PALMER ALMA MEDITERRÁNEA PALMA – ACUNSA GIPUZKOA BASKET (85-67)
Mallorcan hogeita hirugarren jardunaldiko partida hasten zen, saskiratze baxurekin. Lehenengo saskiratzen zuen Palmak neurketako lehen bi minutuetan eta 3 gora jartzen zen. Acunsa Gipuzkoak bere lehen puntua lortzen zuen jaurtiketa libreen marratik. Partida berdintzen zuen Acunsak, Palmaren saskiratzearen ondoren Bartonek hiruko saskiratzea lortzen baitzuen, 5-4 (3. min). Etxekoen alderik handiena 4 puntukoa zen, baina Delasek bi gehi bat batekin hurbiltzen zuen Acunsa Gipuzkoa, 12-11 (6. min). Etxekoen 9-0ko partzialak, Palmak markagailuan lehen abantaila handia jartzen zuen, 19-11 (7. min). Acunsa Gipuzkoa ez zegoen eroso neurketan eta etxekoek markagailuan alde egiten jarraitzen zuten, 26-13. Azken segundoan Zubizarretak hiruko saskiraketa lortzen zuen markagailua 26-16 uzteko.
Bigarren laurdena Acunsa Gipuzkoaren saskiratzeekin hasten zen, Proletak 4 puntu jarraian lortzen zituen, 26-20 (11. min). Laurden hasiera ona izan arren, etxekoek erreakzionatzen zuten eta 11 puntuko aldea jartzen zuten berriro markagailuan, 33-22 (14. min). Simons eta Delasen puntuekin 7ra hurbildu ziren gipuzkoarrak, 33-26. Palmak eroso jokatzen zuen saskiratze trukearekin eta markagailuan abantaila erosoarekin mantentzen ziren. Laurdenaren azken txanpan Acunsa Gipuzkoa 6 puntura hurbiltzen zen, 42-36 (19. min). Palmak, jaurtiketa librearen ondoren, markagailua atsedenaldian 46-38 uzten zuen.
Aldageletatik bueltan Acunsa Gipuzkoak markagailua estutzen zuen Delasen saskiratze batekin eta Simonsen hiruko batekin, 46-43 (21. min). Palmak hiruko batekin erantzuten zuen, Lolo Encinasen taldearen minutu onak geldiarazteko. Acunsa Gipuzkoak estutzen jarraitzen zuen, Palmarengandik 4 puntura mantentzeko, 53-49 (23. min). Palmak markagailutik alde egin nahi zuen, baina bisitarien minutu on berriek 3 puntutan jartzen zuten aldea, 58-55 (26. min). Laurdenaren azken txanpan abantaila erosoa hartzen zuen Palmak, 65-58. Laurdena 8-0ko partzialarekin bukatu zen markagailuan alderik handiena jartzeko, 73-60.
Azken laurdena Palmaren lau puntuekin hasten zen, 77-60 (31. min). Acunsa Gipuzkoak jaurtiketa libreen marratik saskiratzen zuen, 79-62 (33. min). Garaipena Palman geratzen zen, 85-67, eta Acunsa Gipuzkoak datorren asteazkeneko partida, Huescaren aurka, du buruan.