Kenny Cherry (1992) Gipuzkoa Basketen zuzendaria izango da denboraldi honetan. Monrealen jaiotako eta 1.80 metrotako jokalariak Dani Pérez eta Xabi Orozekin antolatzaile postua osatuko du.
Chery Real Betis Energía Plusetik dator, joan den denboraldian Endesa Ligan debuta egiteko aukera eman zion taldea. Honekin 9 puntu, 1.7 asistentzia eta 2.5 erreboteko batezbestekoak egin zituen 7.3eko balorazioarekin.
Estatu Batuetako NCAA ligan igaro du bere ibilaldi gehiena, State Fair Community College eta Baylor University unibertsitateen artean, eta 2015ean iritsi zitzaion bere lehenengo aukera profesionala Hungariako ligako Alba Fehervar taldearekin. Urte horretan 14.3 puntu, 3.3 asistentzia, 3.3 errebote eta 16ko balorazioarekin nabarmendu zen.
Chery puntuak lortzeko gaitasun handia du, oso leherkorra eta azkarra, eta intentsitate defentsibo handia emango du Gipuzkoa Basketen Endesa Ligara itzuleran.
0 comentarios